Definizioa inprimatu
telekomunikazio
1
sin: telekomunikazioak

Orokorra


Urrutiko informazio-transmisioa, hari nahiz kableen zeharreko korronte elektrikoa, uhin elektromagnetikoak (bereziki irrati-uhinak) edo prozedura optikoak erabiliz egiten dena. Telekomunikazioak informazioa urrutira ia bat-batean igortzeko erabilitako sistema-, gailu- eta teknika-multzoak hartzen ditu bere baitan. Transmisio horietan erabilitako bitarteko nagusien arabera, irrati-komunikazioa, kable bidezko komunikazioa eta satelite bidezko komunikazioa bereiz daitezke. Telekomunikazio-sistemek erabiltzen dituzten informazio-motak honako hauek dira: soinu bidezko transmisioak, ikusmen-sistemetako irudiak, ordenagailuen bidezko datu-prozesaketa, zeinu grafikoak eta abar.

en: telecommunication; telecommunications
es: telecomunicación; telecomunicaciones
fr: télécommunication; télécommunications

irrati-komunikazio; satelite bidezko komunikazio

Irudia handitu
Irudia handitu
Morse telegrafoa
Ericcsson telefonoak (ezkerreko biak) eta Bell telefonoa (eskuinekoa)


  Artikulua ikusi | Artikulua inprimatu (.pdf)