Definizioa inprimatu
zuntz optiko
1

Sarea


Material dielektrikoz eginiko haria, espektro elektromagnetikoaren uhin ikusgai edo infragorriak eroateko gai dena. Zuntz optikoa silizezkoa edo plastikozkoa izan daiteke; bi geruza izaten ditu, eta barnekoaren errefrakzio-indizea kanpokoarena baino handiagoa da. Zuntz optikoan barrena, argiaren abiadura hutseko balioaren 2/3-ra hel daiteke. Argi-seinaleak ez ezik, soinua eta datuak ere transmititzeko erabiltzen da. Ohiko kobrezko kableen aldean, zuntz optikoak abantaila asko ditu: datu-kantitate handiak oso abiadura handian transmiti daitezke, transmisioaren kalitatea hobea da, transmisioa distantzia handiagoetara egin daiteke (gutxiagotan "birsortu" behar da seinalea bidean aurrera doala) eta neurri zein pisu txikiagokoa da.

en: optical fiber; optical fibre
es: fibra óptica
fr: fibre optique

espaloirainoko zuntz optiko; etxerainoko zuntz optiko; HFC sistema; kable ardazkide; lotura optiko; modu anitzeko zuntz optiko; modu bakarreko zuntz optiko; pare bihurritu

Irudia handitu
Irudia handitu
Irudia handitu
Irudia handitu
Irudia handitu
zuntz optikoz osaturiko kable komertziala
zuntz optikoaren eta jostorratz baten arteko konparazioa
a) modu anitzeko zuntz optikoa, saltoko profileko errefrakzio-indizeduna; b) modu anitzeko zuntz optikoa, profil parabolikoko errefrakzio-indizeduna; c) modu bakarreko zuntz optikoa, profil homogeneoko errefrakzio-indizeduna
zuntz optikoaren nukleoa eta estalkia
argi-izpi bat zuntz optikoan zehar hedatzen


  Artikulua ikusi | Artikulua inprimatu (.pdf)