etete-pultsu
1

Telebista


Telebista-pantailako irudia osatzen duen elektroi-sorta eteteko seinalea. Elektroi-sorta lerro horizontalaren eskuineko muturrera edo eremu bertikalaren beheko muturrera heltzen denean, berriro ere hasierako puntura itzuli behar da, hau da, lerroaren ezkerreko muturrera edo eremuaren goiko muturrera; itzultzeko behar duen denbora-tarte horretan, elektroi-sorta eten egin behar da, pantailan ikus ez dadin. Bi etete-pultsu mota daude: bertikala (eremuei dagokiena) eta horizontala (lerroei dagokiena).

en: blanking pulse
es: pulso de borrado
fr: impulsion de suppression

ekortze; etete bertikaleko pultsu; etete horizontaleko pultsu; etete-maila