ekortze
1
sin: ekorketa, eskaneatze

Telebista


Irudia analizatzeko (kameran) edo erreproduzitzeko (pantailan) elektroi-sortak egiten dituen mugimendu sinkronizatuen multzoa. Telebista-sistemetan, ikusleari mugimendu jarraituaren sentsazioa emateko (25 fps edo irudi segundoko), elektroi-sortak sistemaren arabera aldatzen den lerro-kopuru jakin bat (819, 625) ekortzen du segundoko, ezker-eskuin eta goitik behera.

en: scanning
es: barrido
fr: balayage

ekortze jarraitu; ekortze txandakatu; etete-pultsu