saio-maila
1

Sarea


OSI erreferentzia-ereduko bosgarren maila, beheko mailen arteko komunikazioa koordinatu eta datu-transferentziaren norabidea kontrolatzen duena. Aurkezpen-mailaren aginduak jasotzen ditu, eta garraio-mailari eskaerak egiten dizkio. Esate baterako, eskaera berri bat egin aurretik aurrekoa ongi burutu dela ziurtatzeaz arduratzen da, eta bidalitako datuen zati garrantzitsuenak markatu egiten ditu, konexioan erroreren bat gertatuz gero erraz aurkitu ahal izateko. Askotan, maila hau ez da erabiltzen, edo, bestela, maila honetako zerbitzuak garraio-mailari gehitzen zaizkio.

en: layer 5, session layer
es: capa de sesión
fr: couche session

OSI erreferentzia-eredu