mikrouhinen bidezko transmisio
1
sin: mikrouhin-transmisio

Sarea


Komunikazio-sare batean zehar informazioa transmititzeko, mikrouhinak darabiltzan transmisio-mota. Mikrouhinak lerro zuzenean ibiltzen direnez, eraikin altuek eta Lurraren kurbadurak beren ibilbidea oztopa dezakete; horregatik, hargailuak eraikin altuetan instalatzen dira, normalean. Besteak beste, satelite bidezko komunikazioetan erabiltzen dira.

en: microwave data transmission, microwave transmission
es: transmisión por microondas
fr: transmission par faisceaux hertziens, transmission par micro-ondes

mikrouhinak; satelite bidezko komunikazio