CSMA/CA
1
sin: CSMA/CA protokolo, eramailearen detekzio bidezko eta talka-eragozte bidezko sarbide anizkoitz, garraiatzailearen detekzio bidezko eta talka-eragozte bidezko sarbide anizkoitz

Sarea


Sare lokal batean (LAN), linea libre dagoela eta datuak transmiti daitezkeela ziurtatzeaz arduratzen diren CSMA protokoloetako bat. Datuak bidaltzen hasi aurretik, ordenagailuek lineako seinale elektrikoak aztertzen dituzte, linea libre dagoela eta datuak bidaltzen has daitezkeela ziurtatzeko, hau da, ordenagailuetatik bidalitako datuen artean talkarik gertatuko ez dela ziurtatzeko. CSMA/CA protokoloa erabiltzen duten sistemetan, linea libre dagoela ziurtatu ondoren, ordenagailuak blokeo-seinale bat bidaltzen du eta, sareko beste ordenagailuek seinale hori jaso ondoren, datuak eta linea libratzeko seinalea transmititzen ditu.

en: carrier sense multiple access with collision avoidance, CSMA/CA, CSMA/CA protocol
es: acceso múltiple por detección de portadora con evitación de colisiones, CSMA/CA, protocolo CSMA/CA
fr: accès multiple avec écoute de porteuse et évitement de collision, CSMA/CA, protocole CSMA/CA

CSMA; CSMA/CD protokolo