HDSL
1
sin: abiadura handiko abonatu-linea digital

Telebista, Sarea


Linearen noranzko bietan abiadura handiko datu-transmisio digitala lortzeko teknologia, kobre-parea darabilena. Bezeroaren eta zentralaren arteko distantzia 3,5 eta 4,5 km artekoa denean erabiltzen da, eta, distantzia handitzearekin batera, transmisio-abiadura txikitu egiten da. Distantziaren arabera, transmisio-abiadura 160 kbps eta 1,5 Mbps bitartekoa izan daiteke.

en: HDSL, High data rate Digital Subscriber Line, High-bit-rate Digital Subscriber Line
es: HDSL, línea de abonado digital de alta velocidad
fr: HDSL, ligne d'abonné numérique à haut débit

ADSL; DSL; SDSL