IEEE
1
sin: Ingenieari Elektriko eta Elektronikoen Erakundea

Erakundeak, legeak


Besteak beste, telekomunikazioetarako eta ordenagailuetarako estandarrak jaulkitzeaz arduratzen den erakunde estatubatuarra, 1884an sortua (izen osoa Institute of Electrical and Electronics Engineers, Inc. da). Profesional teknikoek (ingeniariek, zientzialariek eta elektronikako eta antzeko arloetako ikasleek) osatzen dute, eta 150 herrialdetako 350.000 kidetik gora ditu. LAN sareen instalazioetan gehien erabiltzen diren estandarrak jaulkitzen ditu (802 seriea, adibidez).

en: IEEE, Institute of Electrical and Electronics Engineers
es: IEEE, Instituto de Ingenieros Eléctricos y Electrónicos
fr: IEEE, Institut des ingénieurs en électricité et en électronique

IEEE 802