GPS sistema
1
sin: GPS, posizionatze globaleko sistema

Sarea


Orbitan dauden 24 satelite geoegonkorrez osatutako sistema, Lurrean dagoen hargailu baten posizioa ezagutzeko erabiltzen dena. Latitudeari, longitudeari eta altuerari buruzko informazioa ematen du, baita norabideari eta abiadurari buruzkoa ere. Sateliteak Lurretik 20.000 kilometro ingurura daude, eta bakoitzak bi bira ematen ditu egunean Lurraren inguruan. GPS sistemaren jabea AEBetako Defentsa Saila da eta, beraz, sail horrek kontrolatzen du; hala ere, mundu osoko edozein erabiltzaileren eskura dago.

en: global positioning system, GPS
es: GPS, sistema de posicionamiento global
fr: système GPS, système mondial de positionnement

komunikazio-satelite