blokeo
1
sin: blokeatze

Telefonia


Tresna, sistema edo osagai bat erabiltzea edo horretara sartzea eragoztea. Batzuetan, erabiltzaileak berak erabaki dezake tresna bat blokeatzea. Adibidez, telefono mugikorrak eskaintzen duen zerbitzu baten, batzuen edo guztien funtzionamendua aldi baterako geldiaraz dezake, besteak beste, teklak oharkabean ez sakatzeko edo baimenik gabeko inork telefonoa ez erabiltzeko. Beste batzuetan, zerbitzu-hornitzailearen erabakia izaten da. Adibidez, erabiltzaileak telefonoa galtzen duenean, telefono-konpainia arduratzen da horren funtzionamendua geldiarazteaz; horretarako, telefono-aparatua bera edo SIM txartela blokea ditzake. Halaber, telefono-konpainiak erabiltzaileari ordaindu ez duelako blokea diezaioke telefonoa. Banku elektronikoan, erabiltzailearen identifikazioa eta pasahitza hiru aldiz gaizki sartuz gero, kontu elektronikoa blokeatu egin da.

en: blocking
es: bloqueo
fr: blocage

SIM txartel; telefono mugikor


2

Telefonia


Telefono-sistema kommutatu batean, sistemak bidera ditzakeen baino telefono-dei gehiago egotea. Ez dago zirkuitu librerik, eta deia ezin da bideratu.

en: blocking
es: bloqueo
fr: blocage

asetasun; itomen