bereizmen handiko telebista
1
sin: BHTB, definizio handiko telebista (! termino hobetsi gabea)

Telebista


Ohiko telebista-sistemen bereizmen-ezaugarriak hobetzen dituen sistema, hasieran telebista analogikorako garatu zena eta gaur egun batez ere telebista digitalaren alorrean garatzen ari dena. Gaur den egunean, oraindik ez da lortu estandar bateratu bakarra. Oro har, ohiko telebista-sistemen bereizmen-ezaugarrien bikoitza eskaintzen dute (1.000 lerro eta 50 eremu baino gehiago), eta zinemako irudien kalitatera hurbildu nahi dute telebista-irudia, zabalera/altuera erlazio handia eskainiz (16:9). Gainerakoan, proposatu izan diren eredu ugariak bi sail nagusitan bana daitezke: a) Japoniako eta AEBetako ereduek 1.125 bereizmen-lerro eta 60 eremu erabiltzen dituzte (gainera, Japoniako NHK ereduak ekortze txandakatua erabiltzen du); b) Europako ereduak 1.250 lerro (PAL eta SECAM sistemen bikoitza), ekortze jarraitua eta 50 eremu erabiltzen ditu.

en: HDTV, high-definition television
es: HDTV, televisión de alta definición, TVAD
fr: télévision ŕ haute définition, télévision haute définition, TVHD

bereizmen; definizio; telebista digital