Definizioa inprimatu
CSMA/CD
1
sin: CSMA/CD protokolo; eramailearen detekzio bidezko eta talka-detekzio bidezko sarbide anizkoitz; garraiatzailearen detekzio bidezko eta talka-detekzio bidezko sarbide anizkoitz

Sarea


Sare lokal batean (LAN), linea libre dagoela eta datuak transmiti daitezkeela ziurtatzeaz arduratzen diren CSMA protokoloetako bat. Datuak bidaltzen hasi aurretik, ordenagailuek lineako seinale elektrikoak aztertzen dituzte, linea libre dagoela eta datuak bidaltzen has daitezkeela ziurtatzeko, hau da, ordenagailu batzuetatik bidalitako datuen artean talkarik gertatuko ez dela ziurtatzeko. Talkaren bat gertatu dela detektatuz gero, ordenagailuak linea libratu arte itxaroten du eta berriro ere datuak bidaltzen saiatzen da.

en: carrier sense multiple access with collision detection; CSMA/CD; CSMA/CD protocol; listen while talking; listen while transmitting
es: acceso múltiple por detección de portadora con detección de colisiones; CSMA/CD; protocolo CSMA/CD
fr: accés multiple avec écoute de porteuse et détection de collision; CSMA/CD; protocole CSMA/CD

CSMA; CSMA/CA protokolo