![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() ![]() |
![]() |
![]() |
zuhaitz-sare | |
![]() |
![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
1
sin: sare hierarkiko Sarea Sare-topologian, izar-sare bi edo gehiagoren konbinazioz sortutako sarea, zuhaitz adarkatuaren itxura duena. Izar-sare bakoitza sare lokal bat da, eta terminal guztiak terminal nagusira konektatzen dira; bestalde, izar-sare bakoitzeko ordenagailu nagusia bus izeneko hari nagusira konektatzen da. Beraz, zuhaitz-sarea izar-sarez osatutako bus-sarea da. Campusetan, adibidez, sistema hori erabiltzen da. Eraikin bakoitzean izar-sare bat izan ohi da, eta sare horietako ordenagailu nagusiak campus osoa barne hartzen duen sistema batean elkartzen dira. Hari batek huts eginez gero, terminal bakarra geratuko da isolatuta; terminal batek huts eginez gero ere, ez die beste terminalei eragingo. Terminal nagusi batek huts eginez gero, ordea, zerbitzatzen duen sare-zati osoak jasango ditu kalteak. Busa hondatuz gero, azkenik, kaltea sare osora hedatuko da. en: hierarchical network; tree network es: red en árbol; red jerárquica fr: réseau arborescent; réseau hiérarchisé ![]()
|
![]() |