Definizioa inprimatu
XML
1
sin: markatzeko lengoaia hedagarri

Internet


SGML lengoaiaren bilakaeraren ondorioz sortutako lengoaia, erabiltzaileari eduki- edo funtzio-etiketa berriak sortu eta HTML lengoaiak eskaintzen ez dituen hainbat funtzio lortzeko aukera ematen diona eta, batez ere, web-orriak egiteko erabiltzen dena. HTML lengoaiaren bidez web-orriko elementuen antolamendua edo bistaratzea zehazten da; XML lengoaiak, ostera, elementuen edukia definitzen du. XML transakzio komertzial elektronikoak egiteko ere erabiltzen da.

en: eXtensible Markup Language; XML
es: lenguaje extensible de marcado; XML
fr: langage de balisage extensible; langage XML; XML

HTML; SGML