Definizioa inprimatu
banda zabal
1

Sarea


Komunikazio-sistema batean, datuak abiadura handian transmititzen dituen eta hainbat kanalez osatuta dagoen maiztasun-banda, banda esturi kontrajarria. Transmititu beharreko informazioa multiplexatu egiten da eta, hartara, denbora-bitarte berean multiplexaziorik gabeko sistema batean baino informazio gehiago bidaltzeko aukera ematen du. Batzuetan, 64 kbps baino transmisio-abiadura handiagoa duen bandari esaten zaio; beste batzuetan, ordea, 1,544 Mbps baino abiadura handiagoa duenari. Gainera, teknologiak aurrera egin ahala, balio horiek aldatu egiten dira. Nolanahi ere, banda estuak baino abiadura handiagoa eskaintzen duela hartu behar da kontuan.

en: broadband; wideband
es: banda ancha
fr: bande large; large bande

banda estu; maiztasun-banda; multiplexazio; transmisio-abiadura