Definizioa inprimatu
fax
1

Telekomunikazio-zerbitzuak


Paperean jasotako informazioa (eskuz, ordenagailuz edo idazmakinez sortutako testuak edo irudiak) telefono-sarearen bidez igortzeko sistema. Sistema erabili ahal izateko, bai bidaltzaileak bai hartzaileak fax-aparatua izan behar dute. Bidaltzailearen aparatuan, dokumentua eskaneatu eta, modemaren bidez, seinale digitalak seinale analogiko bihurtzen dira, eta kodetutako seinale hori hartzaileari transmititzen zaio; hartzailearen aparatuan, ostera, alderantzizko prozesua gertatzen da: modemaren bidez, jasotako seinalea berriz testu edo irudi bihurtzen da, eta jatorrizko dokumentuaren zuri-beltzezko kopia (faksimilea) inprimatzen da.

en: fax; telecopy
es: fax
fr: fax; télécopie