Definizioa inprimatu
aplikazio-maila
1

Sarea


OSI erreferentzia-ereduko zazpigarren eta azken maila, fitxategi edo programa bat komunikazio-protokolo batekin konektatzen duena. Aurkezpen-mailari eskaerak egiten dizkio, eta ez du beste ezein mailaren eskaririk jasotzen. Programek beren artean komunikatzeko erabiltzen duten lengoaia eta sintaxia zehazten ditu. Maila honen eginbeharren artean daude, besteak beste, fitxategiak zabaldu, itxi, irakurri eta idaztea eta fitxategiak eta mezu elektronikoak bidaltzea.

en: application layer; layer 7
es: capa de aplicación
fr: couche application

OSI erreferentzia-eredu