Definizioa inprimatu
byte
1
sin: zortzikote

Orokorra, Telebista


Ordenagailuetan eta, oro har, informazioa metatzeko sistema digitaletan, memoria-edukiera neurtzeko unitatea (B), karaktere baten kodeketari dagokiona eta gehienetan 8 bitez osatua dagoena.


! Sistema hamartarrean, kilo aurrizkiak unitatea 103-z biderkatzen du (1.000 byte = 1 kilobyte), eta mega aurrizkiak 106-z (1.000 kilobyte = 1 megabyte); sistema bitarrean, ostera, kilo aurrizkiak unitatea 210-z (1.024) biderkatzen du, eta mega aurrizkiak 220-z (1.048.576). Bi sistemen arteko nahastea saihesteko, sistema bitarreko biderkatzaileei kibi eta mebi deitzea erabaki zen; era berean, ikurrekin sor litezkeen arazoak saihestearren, sistema hamartarrerako letra xeheak (kilo, k; mega, m) eta sistema bitarrerako letra larriak (kibi, K; mebi, M) erabiltzea proposatu zen (1.000 byte = 1 kbyte eta 1.000 kbyte = 1 mbyte; 1.024 byte = 1 kibibyte edo 1 Kbyte eta 1.024 kibibyte = 1 mebibyte edo 1 Mbyte). Gehienetan, ordea, K eta M ikurrak erabiltzen dira, bai sistema bitarrerako bai sistema hamartarrerako, eta horrek nahastea sortzen du. Bestalde, hasiera batean, byte edozein karaktere-kopuruko bit-multzoa adierazteko erabiltzen zen, eta zortzikote-a byte-mota bat zen, hain zuzen ere, zortzi biteko bytea; orain, ordea, byte eta zortzikote terminoak sinonimotzat erabiltzen dira.

en: byte; octet
es: byte; octeto
fr: octet

bit; bit/s