Definizioa inprimatu
uhin elektromagnetiko
1

Orokorra


Elkarzut diren eremu elektriko baten eta eremu magnetiko baten intentsitateen aldi bereko aldaketen forman hedatzen den uhina. Hedatzeko, uhin elektromagnetikoek ez dute euskarri fisikorik behar, eta hutsean hedatzen dira. Uhin-luzera txikitik handira, erradiazio elektromagnetiko motak hauek dira: gamma izpiak, X izpiak, izpi ultramoreak, argi edo erradiazio ikusgaia, izpi infragorriak, mikrouhinak eta irrati-uhinak. Mikrouhinak eta, batez ere, irrati-uhinak telekomunikazioetan erabiltzen dira.

en: electromagnetic wave
es: onda electromagnética
fr: onde electromagnétique