Definizioa inprimatu
espektro elektromagnetiko
1

Orokorra


Erradiazio elektromagnetikoaren uhin-luzeraren edo maiztasunaren araberako banaketa. Maiztasun handitik txikira, gamma izpiak, X izpiak, izpi ultramoreak, argi ikusgaia, izpi infragorriak, mikrouhinak eta irrati-uhinak bereizten dira. Telekomunikazioetan, irrati-uhinak erabiltzen dira batez ere, baita, zenbait aplikaziotan, mikrouhinak ere.

en: electromagnetic spectrum
es: espectro electromagnético
fr: spectre électromagnétique

irrati-uhin; maiztasun; mikrouhinak; uhin elektromagnetiko; uhin-luzera