Definizioa inprimatu
maiztasun
1
sin: frekuentzia

Orokorra


Fenomeno periodiko bat denbora-unitatean errepikatzen den aldi-kopurua. Unitatea hertz-a da (Hz). Uhin-fenomenoetan, segundoko gertatzen diren uhin-zikloen kopurua da. Maiztasuna eta uhin-luzera alderantziz proportzionalak dira (maiztasuna handitu ahala, uhin-luzera txikiagoa da). Uhin elektromagnetikoaren energia maiztasunarekiko proportzionala da (maiztasuna handitu ahala, uhin elektromagnetikoaren energia ere handiagoa da). Telekomunikazioetan erabiltzen diren uhin elektromagnetikoen maiztasunak banda izeneko tarte jakinetan banatu ohi dira.

en: frequency
es: frecuencia
fr: fréquence

anplitude; maiztasun-banda; maiztasun-modulazio; uhin-luzera