Definizioa inprimatu
eraztun-sare
1

Sarea


Sare-topologian, eraztun-itxurako zirkuitu itxi batera konektatuta dauden terminalez osatutako sare-mota, terminal nagusirik ez duena. Terminal batek informazioa bidali behar duenean, eraztunean zehar dabiltzan informazio-bilbe hutsetako bat hartu eta mezua eta hartzailearen datuak dituen lekuko bat eransten dio. Bilbeak eraztunean zehar ibiltzen jarraitzen du, harik eta hartzaileak identifikatu, informazioa kopiatu eta lekukoa hutsik geratzen den arte. Bilbea bidaltzailearengana itzultzen denean, hark lekukoa hutsik dagoela eta informazioa ongi iritsi dela egiaztatu eta bilbeko informazioa ezabatu egiten du. Hartara, bilbea berriro erabiltzeko prest geratzen da.

en: loop network; ring network
es: red en anillo
fr: réseau bouclé; réseau en anneau; réseau en boucle

bilbe; lekuko; lekuko bidezko eraztun-sare