Irrati bidezko pakete-zerbitzu orokorra (GPRS)

GPRS zerbitzuak telefono mugikorraren bidez Internetera konektatu eta informazioa jaso eta bidaltzea ahalbidetzen du. Teorian, 171,2 kbps arteko abiadura eskain dezake, baina hori une jakin batean erabiltzaile bakarra izango balitz lortuko litzatekeen abiadura da. Izan ere, GPRS zerbitzurako esleitutako irrati-baliabideak informazioa transmititzen ari den bitartean soilik erabiltzen dira, eta horrek baliabide bera erabiltzaile askoren artean partekatzeko aukera ematen du; hartara, posible da hainbat erabiltzailek banda-zabalera eta zelula bera erabiltzea. Hori dela eta, 20-50 kbps-ko transmisio-abiadura lortzen da normalean.

GPRS zerbitzuak berehalako konexioa ahalbidetzen du; horregatik esan ohi da GPRSren erabiltzaileek 'etengabeko konexioa' dutela. Gainera, zerbitzuaren benetako erabileraren araberako tarifak ezar daitezke; hots, konexio-denboraren ordez, bidali edo/eta jasotako ddatu‑kopurua erabil daiteke tarifa finkatzeko.