PAL sistema

PAL sistemak 25 fps-ko (25 irudi segundoko) abiadura du, ekortze txandakatua darabil eta irudi bakoitzak 625 bereizmen-lerro ditu. Lerrotik lerrora, kolore-seinalearen fasea 180 gradutan alderantzikatzen da, horregatik esaten zaio fase txandakatuko lerro. Kolorea automatikoki kontrolatzen da, eta telebista-hargailuan ez dago –abardura doitzeko sistemarik. Gainera, NTSC eta SECAM sistemek baino irudi- eta kolore-kalitate hobea eskaintzen du. Izan ere, PAL sistema Estatu Batuetako NTSC sistematik abiatuta sortu zuten, baina aldaketa batzuk egin ziren, sistema hartan agertu ohi diren kolore-distortsioak eta –abarduraren zehaztugabetasuna saihesteko.

PAL sistemaren bidezko lehenengo transmisioa 1967an egin zen. Egun, Europako herrialde gehienetan erabiltzen da (Frantzian eta Ekialdeko Europan Frantzian sortutako SECAM da sistema estandarra), baita munduko beste hainbat herrialdetan ere (Asia, Afrika, Hego Amerika eta Ekialde Ertaineko hainbat herrialdetan, Australian, Zeelanda Berrian eta abarretan).