Transmisio-kanala

Transmisio-kanalak hainbat ezaugarriren arabera sailka daitezke. Garraiatzen duten seinale‑motaren arabera, digitalak edo analogikoak izan daitezke. Transmisioaren noranzkoaren arabera, ostera, joanerako kanalak (erabiltzaileak datuak transmititzeko) edo itzulerakoak (alderantzizko noranzkoa dutenak) izan daitezke. Seinalizaziorako erabiltzen den kanalari seinalizazio-kanal esaten zaio, eta irrati-kanalak irrati-uhinak transmititzeko adinako banda-zabalera dutenak dira. Erabiltzaile jakin batentzat edo erabilera jakin baterako erreserbatzen direnak, berriz, kanal dedikatuak dira. ISDN sarean bi kanal bereizten dira: B kanala, datuak eta ahotsa transmititzeko erabiltzen dena, eta D kanala, kontrol-mezuak eta deiei buruzko datuak transmititzeko erabiltzen dena.

Bai kanalen artean bai kanal bereko seinaleen artean interferentziak sor daitezke, antzeko maiztasuna duten uhinak gainezarri egiten direlako eta gainezartze horrek anplitude-aldaketak eragiten dituelako.