Interneteko zerbitzu-hornitzailea (ISP)

Interneteko zerbitzu-hornitzaileak Interneterako sarbide zuzena erosten dio Interneteko konpainia bati, eta erositako zerbitzuak bezeroei birsaltzen dizkie. Gainera, beste zerbitzu batzuk ere eskain diezazkiekete, hala nola posta elektronikoa, webguneen diseinua, eta abar.

Zerbitzu-hornitzaileen zerbitzaria etengabe dago Internetera konektatuta; hartara, erabiltzailea edozein unetan konekta daiteke zerbitzarira, sarean sartu eta hango zerbitzuak erabiltzeko. Horretarako, ordea, softwarea, erabiltzaile-izena, pasahitza eta konexioa ezartzeko telefono-zenbakia behar ditu erabiltzaileak.

ISP txikien kasuan, erabiltzailea modemaren bidez konektatzen da hornitzailearen zerbitzarira. ISP handiek, ostera, modemez gain linea pribatuak ere eskaintzen dituzte, batez ere enpresa handietan erabiltzen direnak.

Teknologi berriei esker, beste ISP mota bat sortu da: Virtual ISP edo VISP, hau da, ISP birtuala edo alegiazkoa. ISP erreal bati konexioa erosi, eta konexio hori erabiltzaile askori esakintzen diote, adibidez, hotspot baten bidez.