URL helbidea

URL helbide bat nabigatzailean idatziz gero, helbide horrekin erregistratuta dagoen webgunea bistaratzen da. Gainera, URL helbideak web-orrietan txertatuta ere agertzen dira, hipertestu gisa, beste web-orri batzuetara lotura egiteko.

Nolanahi ere, URL helbide guztiek ez dituzte aurrerago aipatutako atal horiek guztiak izaten. Esate baterako, hauxe da Euskaltelen Interneteko helbidea: http://www.euskaltel.es; http: protokoloa da eta www.euskaltel.es domeinu-izen osoa. Hau da, webgune bateko orri nagusia bistaratzeko, aski da protokoloa (ez nahitaez) eta domeinu-izen osoa idaztea. Gune horretako fitxategi bat bistaratu nahi izanez gero, ostera, azpidirektorioa(k) eta fitxategiaren izena ere zehaztu behar dira.

Interneteko protokolo lehenetsia HTTP (hipertestua transferitzeko protokoloa) da; hots, protokoloa berariaz adierazten ez bada, nabigatzaileak HTTP protokoloa adierazi nahi izan dela ulertzen du. Dena den, beste zenbait protokolo era badira: FTP (fitxategiak transferitzeko protokoloa), NNTP (sareko berriak trukatzeko protokoloa), Telnet protokoloa, SMTP (posta transferitzeko protokoloa), eta abar.