Domeinu-izenen sistema (DNS)

Domeinu-izena ostalariaren izenaz eta lehen eta bigarren mailako domeinuez osatutako izena da, adibidez, www.euskaltel.es. IP helbidea, ostera, TCP/IP sareko ordenagailuak identifikatu eta lokalizatzeko erabiltzen den 32 bit arteko helbidea da, esaterako, 253.42.8.186.

Erabiltzaileak ostalari jakin bati dagokion domeinu-izena idazten duenean, lan-estazioak DNS sistemara jotzen du erabiltzaileak emandako domeinu-izenari dagokion IP helbidea lortzeko, izan ere, hori baita TCP/IP sareko ordenagailu edo gailu bat identifikatu eta lokalizatzeko erabiltzen den benetako helbidea.Urrats hori, ordea, ez da zuzenean egiten, tartean informazio-eskaera baimendu, bideratu eta erantzuteaz arduratzen diren hainbat zerbitzari eta datu-base baitaude.

Sistema honen bidez, erabiltzaileak ez ditu zertan jakin edo gogoratu hainbat zenbakiz eta puntuz osatutako IP helbide luzeak; nahikoa da domeinu-izena ezagutzea, bien arteko bihurketa egiteaz DNS sistema arduratzen baita.