Kable ardazkidea

Kable ardazkidea gogorra eta malgua da. Oro har, osagai hauek izaten ditu: erdiko eroalea, haren inguruan ezarritako dielektrikoa, bi horien inguruan bildutako beste eroale zentrokide bat eta kanpo-estaldura babeslea. Gainera, suaren kontra babesten duen teflonezko beste kanpo‑estaldura bat ere izan dezake.

Itxuraz oso antzekoak badira ere, era askotako kable ardazkideak daude. Normalean, 50 edo 75 ohm-eko inpedantzia izaten dute guztiek, baina kableen kanpo-diametroa eta kapazitatea askotarikoak izan daitezke. Bestalde, transmisio-galera ere desberdina izaten dute.

Erabilerari dagokionez, esparru zabala hartzen dute: kable bidezko telebista, banda zabalaren bidezko transmisioa (Ethernet), oinarri-bandaren bidezko transmisioa, etab.

Kable ardazkideak izendatzeko, RG letrez eta, horren ondoren, marratxoaren bidez bereizita idazten den zenbaki batez osatutako sistema erabiltzen da; adibidez, RG-6 edo RG‑59.